Aurten emandako gaia dela eta, baita ikastetxean egunero lantzen ditugun baloreekin batera, guztiontzako lekua dagoela erakutsi nahi dugu. Badakigu eta ondo jakin ere, hainbat jenderi oraindik asko kostatzen zaiola gure herrian atzerritarrak onartzea, baita pertsona homosexualak ere. Gauza askoren artean lana kentzen digutela, gure familiei kalte egiten diotela etabar. Horregatik, bideo honen grabaketarekin kontrakoa erakutsi nahi dugu. Bakoitzak nahi duen pertsonarekin egon daitekela, hemen bizi garenontzat baita atzerritik datozenontzat lekua dagoela eta mundu honetan guztiok garela garrantzitsuak.