Bakearen doinuaren izenburua aukeratu dugu abestia izendatzeko, eta horren arrazoia da oso polita iruditu zaigula eta oso adierazgarria delako. Bideo hau egitea asko gustatu zaigu, lagunekin egon garelako, eta aldi berean, jendeari borrokatu ez dezan laguntzeko mezu bat bidaltzen ari ginelako. “Bakearen doinua” kantak bakearen aldeko mezua transmititzen du, eta hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Gure helburua jendeari bakean bizitzeko deia egitea izan da.