Select Page

Elizbarrutiko ikastetxeentzako bideoklipen IV. lehiaketa

Bideoklipen IV. lehiaketa

Gaia:
  • Bake eta konfiantzaren Nazinoarteko Urtearen inguruan, “Bake, bizikidetza eta adiskidetzea” gaia landuko da. Ikastetxe bakotxak erabagiko dau gaia zelan landu eguneroko bizitzan eta zelan buztartu Eleibarrutiaren testuinguru orokorrean.
Formatua:
  • Minutu bat edo biko bideoa (1 ó 2 minutos)
  • Onartutako formatuak: .avi  eta .mp4
  • Nahi izan ezkero, azpitituluak jarri daitekez edo osagai inklusiboak (zeinu-hizkuntza, e.a.) sartu
Hezkuntza:
  • Euskera
Ikastetxe bakotxak
  • Hiru bideo aurkeztu daikez gehienez maila bakotxeko
  • Erabagiko dau zelan aukeratu lehiaketara aurkeztuko dituan bideoak. Bideoak taldeka egingo dira.
  • Aldez aurretik inskribatu beharko dau lehiaketara aurkezten dauan bideo bakotxa.
  • Ikasleen irudiaren baimenak kudeatuko ditu, bideoak eleizbarrutiko webean eskegiko dirala eta sari-banaketan ikusiko dirala kontuan hartuta.
  • Originaltasuna, disziplinartekotasuna eta euskeraren erabilerarik onena sarituko dira. Jentearen gustukoena be sarituko da (bozketetarako, aurreko ekitaldiko plataforma bera erabiliko da).
Sariak
  • Saria maila bakotxeko onenari
  • Saria jakintza-alorrarteko onenari
  • Saria popularrenari (on line bozketen arabera)
  • Saria aurkeztutako bideo guztien arteko onenari
  • Saria euskeraren erabilera onenari

Jatsi informazino guztia

Markinako Berakruz ikastolarentzat bideoklip onenaren saria ‘Jazotakoa jaso’ IV. ekitaldian

Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak, Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko saileko arduradunak eta Fernan Gorrotxategi kazetari eta Komunikabideetarako Saileko kideak osatu daben epaimahaiak gaur emon dau ezagutzera EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeetan ospatzen dan ‘Jazotakoa jaso’ bideoklipen lehiaketaren IV. ekitaldiko epaia, alde batetik aldiz aldi sariak esleituz, euskera onena erabili dauan bideoklipa eta jakintzagaiak ondoen buztartu dituana aukeratuz. Markinako Berakruz ikastolak aurkeztu dauan “Erantzi mozorroak” bideokliparentzat izan da bideoklip onenaren saria –honako honegaz batera agertzen da-. Jentearen bideoklipik gustukoena, Elorrioko Maria Bitarteko ikastetxeari emon deutse. Lehiaketaren antolaketaz arduratu dan Kultur Erakundeen Mahaitik esker ona adierazo deutse ikastetxeetako irakasle eta ikasleei parte hartzeagaitik eta aurkeztu dabezan bideoen kalitateagaitik. Bideoklip guztiak, hemen.
Epaimahaiaren aktan aldi bakotxean saritu diran lanak jasoten dira. Haur Hezkuntzako saria “Maria Bitartekotik mundura” Maria Bitarteko ikastetxekoek aurkeztu daben bideoklipak jaso dau. Lehen Hezkuntzan, “Bakea, bizikidetza eta adiskidetza” Santa Eulalia ikastetxearen lanari emon deutse lehenengo saria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Avellaneda ikastetxea izan da saritua, “Zergaitik ez” bideoklipagaitik. Batxilergoko saria, “Elkarbizitzaren historia” lana aurkeztu dauan Somorrostro ikastegiarentzat izan da. Jakintagaiak ondoen landu dituan ikatetxea, Artxandape ikastola izan da, “Bakearen aldeko lorpenak” lanagaitik. Bermeoko Jesusen Bihotza ikastetxeak euskeraren erabilera onagaitik jaso dau saria, “Nire ametsetako mundua” lana aurkeztuz.Aurtengo gaia: Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea2021ean, Bake eta Konfiantzaren Nazinoarteko Urtean, “Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea”gaia proposatu eban Kultur Erakundeen Mahaiak ekitaldi honetarako. Ikastetxe bakotxak bideo labur bat aurkeztu dau, gai hau eguneroko bizitzan zelan lantzen daben azalduz.