Amalurra gure ama da, eta Santurtzin bizi gara haren besoetan. Berak ematen digu behar dugun guztia: lurra, ura, airea eta bizitza. Gure etxea da, eta etxea zaintzen den bezala, Amalurra ere maitasunez zaindu behar dugu. Txikitatik ikasi behar dugu errespetatzen, babesten eta maitatzen, etorkizuna gure esku dagoelako. Gaur egiten dugunak biharko mundua eraikitzen du.