Kultur Erakundeak

Mesa de Entidades Culturales

Jabier Kalzakortaren Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa lana kalean dago. Unibersidaderako egindako tesi-lana da berez, eta hor batu ditu orain arte ezagutzen diran balada eta balada-zati guztiak. Bere helburua jatorriko iturrietara jo eta testuak zehatz eta manipulau barik emotea izan da.

Antonio Zavala zanaren lorratzetik, 75 balada-gai landu ditu. Bere ekarpenik handienetakoa da ezezagun ziran aldaerak gehitzea beste biltzaile batzuek egindako bildumetara. Etxe, kamara, korta, liburutegi, biltegi eta era guztietako gordelekuetan ibili da Euskal Herri osoan holangoen bila, eta bai topau be harribitxi zoragarriak. Ahoz lehenago kantatzen ziran, eta orain dala 30-40 urte batzen ziran baladak hondino. Gaur egun guztiz aldenduta dagoz memoriatik, kantari ezagunen bitartez ezagutzen ditugunak izan ezik.

[siteorigin_widget class=”SiteOrigin_Widget_Image_Widget”][/siteorigin_widget]