Bizkaia eleizea euskerearen alde

‘Euskararen ibilbidea gure elizbarrutietan: liturgiako itzultzaileen e(us)karria’ izan zan ekitaldiaren izenburua; izan be, eta agerraldian azpimarratu ebenez, lantalde honek hizkuntzari ekarri nabarmena egin eutsan, itzulpenak ‘herri xeheak’ ulertzeko moduan egokitzerakoan. 1967tik aurrera latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza zabala egin eutsan Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan; hain zuzen, Baiona, Iruñea, Donostia eta Bilboko elizbarrutietan testuak itzultzen ibili ziran abade eta erlijiosoak omendu ebazan Akademiak. Euren arteko batzuk dagoeneko hilda dagoz, baina beste batzuk ez; oraindino lanean ari dira. Argazkiak hemen.

Comments are closed