Select Page

Elizbarrutiko ikastetxeentzako bideoklipen IV. lehiaketa

Previous videoHurrengo bideoa
Lehiaketa amaitu da!
https://kulturerakundeak.bizkeliza.org/bideokliplehiaketa/bideoklipen-iv-lehiaketa?contest=video-detail&video_id=931
1
379
Egilea: Somorrostroko irakasgunea
Titulua: Egun bat Fatimaren bizitzan
Kategoria: BATXILLER-LH
Azalpena: Pertsona batzuentzat egunerokoa borroka da. Nahiago genuke denak Fatimakoak bezala amaituko balira. Gure esku dago!
Botoak: 1
Views: 379

Markinako Berakruz ikastolarentzat bideoklip onenaren saria ‘Jazotakoa jaso’ IV. ekitaldian

Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak, Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko saileko arduradunak eta Fernan Gorrotxategi kazetari eta Komunikabideetarako Saileko kideak osatu daben epaimahaiak gaur emon dau ezagutzera EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeetan ospatzen dan ‘Jazotakoa jaso’ bideoklipen lehiaketaren IV. ekitaldiko epaia, alde batetik aldiz aldi sariak esleituz, euskera onena erabili dauan bideoklipa eta jakintzagaiak ondoen buztartu dituana aukeratuz. Markinako Berakruz ikastolak aurkeztu dauan “Erantzi mozorroak” bideokliparentzat izan da bideoklip onenaren saria –honako honegaz batera agertzen da-. Jentearen bideoklipik gustukoena, Elorrioko Maria Bitarteko ikastetxeari emon deutse. Lehiaketaren antolaketaz arduratu dan Kultur Erakundeen Mahaitik esker ona adierazo deutse ikastetxeetako irakasle eta ikasleei parte hartzeagaitik eta aurkeztu dabezan bideoen kalitateagaitik. Bideoklip guztiak, hemen.
Epaimahaiaren aktan aldi bakotxean saritu diran lanak jasoten dira. Haur Hezkuntzako saria “Maria Bitartekotik mundura” Maria Bitarteko ikastetxekoek aurkeztu daben bideoklipak jaso dau. Lehen Hezkuntzan, “Bakea, bizikidetza eta adiskidetza” Santa Eulalia ikastetxearen lanari emon deutse lehenengo saria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Avellaneda ikastetxea izan da saritua, “Zergaitik ez” bideoklipagaitik. Batxilergoko saria, “Elkarbizitzaren historia” lana aurkeztu dauan Somorrostro ikastegiarentzat izan da. Jakintagaiak ondoen landu dituan ikatetxea, Artxandape ikastola izan da, “Bakearen aldeko lorpenak” lanagaitik. Bermeoko Jesusen Bihotza ikastetxeak euskeraren erabilera onagaitik jaso dau saria, “Nire ametsetako mundua” lana aurkeztuz.Aurtengo gaia: Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea2021ean, Bake eta Konfiantzaren Nazinoarteko Urtean, “Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea”gaia proposatu eban Kultur Erakundeen Mahaiak ekitaldi honetarako. Ikastetxe bakotxak bideo labur bat aurkeztu dau, gai hau eguneroko bizitzan zelan lantzen daben azalduz.